Politika -

Telefono gastuak

Eusko Legebiltzarraren babesa eskatu du Oyarzabalek

"Kexa eta babes" eskakizuna erregistratu du PPko legebiltzarkideak. Mugikor ofiziala erabiltzeagatik 6.160 euroko faktura ordaindu behar izan du eta "defentsa-gabezia" egon dela uste du Oyarzabalek.

Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE
Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE
Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Kexa eta babes" eskakizuna erregistratu du Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko Mahaian; izan ere, mugikor ofiziala abuztuan erabiltzeagatik 6.160 euroko faktura ordaindu behar izan du eta "defentsa-gabezia" egon dela uste du. Indonesian oporretan zela erabili zuen segapotoa.

Gainera, bere kasua "aurrenekoa" ez dela goraipatu du Oyarzabalek; izan ere, 2012an faktura "askoz handiago" bat ordaindu zuten Ganberako telefono ofizial bat erabiltzeagatik. Orduan, Telefonicari itzultzeko eskatu ziotela gogorarazi du PPko legebiltzarkideak.

Legebiltzarreko Mahaiak faktura ordaintzea eskatu eta gero eskakizuna egin du Oyarzabalek. Ganberak kontratatutako tarifa finkoaren mugak aise gainditu zituen abuztuko kontsumoak.

16 dei egin eta 14 jaso zituen Oyarzabalek, eta baita 600 MBeko datu transferentzia ere. PPko legebiltzarkidearen hitzetan, "zentzuzko" kontsumoa da, "nahiz eta oporretan egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Eusko Legebiltzarra albisteak