Politika -
Legebiltzarra
Oyarzabali kobratutako 6.160 euroak itzuliko ditu Telefonicak
Alderdi Popularreko legebiltzarkideak faktura ordaindu zuen, baina Telefonicak Europako araudia urratu zuela argudiatuta, Gasteizko Ganberari babesa eskatu zion.
Erredakzioa
Joan den abuztuan sakelako telefonoarekin egindako gastuagatik Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkideari kobratutako 6.160 euroak Legebiltzarrari itzuliko dizkiola jakinarazi du Telefonicak.
Gainera, ikerketa bat abian jarriko dute Oyarzabalen irudi publikoari eragindako kalteagatik.
Iñaki Oyarzabalek Telefonicaren faktura ordaindu zuen, baina Gasteizko Ganberako Mahaiari babesa eskatu zion, konpainia horrek Europako araudia eta Legebiltzarrarekin duen kontratua bera ere urratu zituela argudiatuta.
Kontratu horren arabera, erabiltzaileari mezu bat igorri behar zaio ‘roaming’ kontsumoak tarifa laua 100 eurotan gainditzen badu. Gastua % 100ekoa bada, berriz, zerbitzua eten egin behar da, eta berriro aktibatzeko ahalmena Legebiltzarrak edo Telefonicak baino ez dauka.
Legebiltzarreko Mahaiak Oyarzabalek eskaera onartu zuen, eta Telefonicarekin harremanetan jarri ostean, konpainiak akatsa aitortu eta aipatu faktura baliorik gabe utzi du.