Politika -

Poemos-en asanblada

'Ez bada nire eredua nagusitzen,irabazlearen aginduetara jarriko naiz'

Podemoseko militanteek aste guztia izango dute Pablo Iglesiasen eta Pablo Echeniqueren antolaketa ereduen artean erabakitzeko.

Pablo Iglesias asteburuan Podemos alderdiak Madrilen egin duen asanbladan. Argazkia: EiTB
Pablo Iglesias asteburuan Podemos alderdiak Madrilen egin duen asanbladan. Argazkia: EiTB
Pablo Iglesias asteburuan Podemos alderdiak Madrilen egin duen asanbladan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko europarlamentariak adierazi du militante soil bat dela, eta militante gehienek berak gidatzen duen estrategia politikoa ez den bat aukeratzen badute, gehiengoaren babesa duela erakutsi duen horren agindupean jarriko dela.

Iglesiasek modu horretan erantzun dio goizean bere proposamena aurkeztu duen talde bateko bozeramaileari, izan ere, haren hitzaldian adierazi du ez dela "alfa arra" beharrezkoa alderdia gidatzeko.

Hala eta guztiz ere, asanbladan defendatzen diren proposamen guztiak, euren artean ezberdinak eta "erabat kontrakoak" izanik ere, "zintzoak" dira. "Ni ez nago toki guztietan, eta ni taldearen zerbitzura jartzen naiz", azpimarratu du.

Asteburuan Madrilgo Vista Alegre Jauregian ospatu den asanbladan hainbat gai eztabaidatu dituzte, besteak beste, alderdiaren antolakuntza eredua. Proposamen guztien artetik bi nabarmentzen dira Pablo Iglesiasek gidatutakoa eta Pablo Echenique europarlamentariak proposaturikoa. Iglesiasek alderdiak idazkari nagusi bakarra izatea proposatzen du, eta Echeniquek, berriz, hiru bozeramaile izatearen aldeko apustua egiten du. Militanteek aste guztia izango dute bi antolaketa ereduen artean erabakitzeko.

Podemoseko asanbladak bost ebazpen onartu ditu, eta besteak beste, zor publikoa berregituratzeko eta auditoria bat egiteko konpromisoa hartu du. Gainera, "Osasun eskubidearen alde: Osasun publikoa guztiontzat" izeneko ebazpena, LOMCE legea gelditzea eta indargabetzea bilatu asmo duen beste ebazpen bat eta ustelkeriari aurre egiteko ebazpena onartu dituzte militanteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Pablo Iglesias Gaurko titularrak Eguneko albisteak Podemos albisteak