Politika -

Bake-prozesua

Malo: 'Shock kolektiboa litzateke berriro holako zerbait gertatzea'

Zuzendari donostiarraren begirada ezinbestekoa da bake-prozesuaren osasun egoera ulertu ahal izateko.

Pablo Malo zuzendaria. EITB.
Pablo Malo zuzendaria. EITB.
Pablo Malo zuzendaria. EITB.

EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasa eta Zabala Pablo Maloren azken filmak egunkarietako lerroburuetara eraman ditu bere adierazpenak eta auzi horretan gertatutakoaz eztabaida berpiztu du. ETAren iragarpenetik hiru urte bete direnean, ezinbesteko lekukoa da Malo. Baikorra da, talde armatuaren erabakia “behin betikoa” dela uste baitu zuzendari donostiarrak. Hona hemen bere gogoetak:

Nola gogoratzen duzu iragarpenaren eguna? Zein izan zen egun horretan izan zenuen lehenengo gogoeta?

Hainbat urtetan iragarpen horrekin ametsetan egon nintzen, aurreko porroten ondoren. Zorionez, behin betikoa dela uste dut, nahiz eta, hasiera batean, zalantzak izan nituen. Dudarik gabe, itxaropen handiko garaia bizi dugu.

Hiru urte igaro direnean, zein da prozesuaren osasun egoera? Espero zenituen urratsak eman al dira hiru urte hauetan?

Esan dizudan moduan, zorionez, ETAren azken erabakia behin betikoa dela dirudi. Lasa eta Zabala filmaren promozioan zehar askotan galdetu didaten zerbait da. Egia esan, berriro ere horrelako zerbait gertatuko balitz, gizarte osoak ez luke ulertuko. Shock kolektiboa izango litzateke. Gaur egun, eztabaida eta bizikidetza dira aurrera egiteko modu bakarrak. Horrez gain, azken 50 urteotako bide horrek zentzurik ez zeukala ere agerian geratu da.

Etorkizunari begira, zer espero duzu? Nolakoa izango da prozesu honen bilakaera?

Baikorra naiz, egia esan. Hitz eginez ulertuko gara etorkizunean; gainera, bi hizkuntza ditugu hemen, eta hori abantaila bat da, elkar ulertzeko aukera bikoitza ematen baitigu. Ideologia ezberdin bat izatea ez da eraso baten modura ulertu behar. Etorkizuneko belaunaldiek berriro gertatuko ez den zerbait bezala ulertu behar dute. Zientzia fikzioa balitz bezala ikusi behar dute.

Aurrera egingo dugula uste dut, azken urteotan gauzak asko aldatu direlako. Hala ere, gure politikariek erantzukizunez eta heldutasunez heldu beharko diote eztabaidari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi Ta Askatasuna albisteak