Politika -

Auzitegi Nazionala

Nagore Mujika aske utzi dute

Larunbatean atxilotu zuen Poliziak Alacanten, espetxera joan zenean, bikotekidea bisitatzera.

Nagore Mujika. Artxiboko irudia: EiTB
Nagore Mujika. Artxiboko irudia: EiTB
Nagore Mujika. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nagore Mujika aske utzi dutela baieztatu du Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak. Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak behin-behinean aske utzi du Nagore Mujika, bermerik gabe. Larunbatean atxilotu zuen Poliziak Alacanten, Juan Carlos Iglesias Chouzas 'Gadafi' bikotekidea Villenako kartzelan bisitatu eta handik irteterakoan. Moreno epaileak espetxera bidali zuen astelehenean, Barakaldon 1990ean egindako atentatu batekin lotura zuelakoan. Polizia nazional bati bi hankak moztu behar izan zizkioten atentatu haren ondorioz.

Moreno epaileak Fiskaltzaren eskariz hartu du Nagore Mujika aske uzteko erabakia. Fiskaltzak idatzi batean azaldu duenez, ez dago Nagore Mujika Barakaldoko atentatuarekin lotzeko zantzurik. Izan ere, Nagore Mujikaren kontrako "froga" bakarra Jose Ramon Martinez Garciak Poliziaren aurrean egindako deklarazioa zen, eta Martinez Garcia absolbitu egin zuten.

"Auzipetuaren kontrako inputazioaren oinarria polizia-etxean egindako adierazpenak ziren", adierazi du Carmen Monfort fiskalak. Ez dago atentatuan parte hartu zuela frogatzen duen "inolako datu objektiborik", gaineratu du.

Fiskaltzako iturriek jakinarazi dutenez, Ministerio Publikoak kausa artxibatzea eskatuko du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak