Politika -

Kutxabank

EAJ: 'Kutxabanken etorkizuna zaildu du Espainiako Bankuak'

Kutxabankek 'bonba batek ere ez hausteko moduko kaudimena' duela azpimarratu du EAJk Kongresuan duen bozeramaile ekonomikoak.

Kutxabankek 'bonba batek ere ez hausteko moduko kaudimena du', Azpiazuren ustez.
Pedro Azpiazu
Kutxabankek 'bonba batek ere ez hausteko moduko kaudimena du', Azpiazuren ustez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu EAJk Kongresuan duen bozeramaile ekonomikoak Kutxabanken kaudimena "bonba batek ere ez hausteko modukoa" dela azpimarratu du, eta Espainiako Bankuak berriki kaleratu duen zirkularrak finantza-erakundearen "etorkizuna zaildu" duela.

Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean agertu duenez, "Kutxabank ez beste kutxa guztietan kudeaketa txarra egon da. Kutxabanken kasuan, agerian geratu da ondo kudeatuta dagoela eta bonba batek ere ez hausteko moduko kaudimena duela".

"Hori horrela, Espainiako Bankuak kaleratu berri duen zirkularrak buelta eman nahi dio Kutxabanki, eta bere etorkizuna zaildu", erantsi du.

Espainiako Bankuak presioa egin die kutxei, bankuen berregituraketaren ondorioz sortzen diren erakunde berrietan duten parte-hartzea murrizteko edo, hala egin ezean, balizko krisiei aurre egiteko erreserba funts bat sortzeko. Irizpide horien arabera, BBK-K, Vital Kutxak eta Kutxak Kutxabanken duten parte-hartzea % 50era murriztu beharko lukete edo, bestela, 700 milioi euroko erreserba funtsa sortu beharko lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Kutxabank berriak