Politika -
1976ko hilketak
EAEko PP, martxoaren 3ko biktimei kalte-ordainak emateko prest
Barne Ministerioaren aurrean bitarteko izateko prest azaldu da Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkidea, hildako bost langileen senitartekoei “kalte-ordain handiagoa” emateko.
Erredakzioa
Barne Ministerioaren aurrean bitarteko izateko prest azaldu da Euskadiko PP, 1976an, Gasteizen, hildako bost langileen senitartekoei “kalte-ordain handiago” emateko. Poliziak biktimak tiroz hil zituen langileen asanblada desegin zuenean.
Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkidea Andoni Txasko biktimen bozeramailearekin bildu da Gasteizko Ganberan. Jot Down aldizkarian egindako adierazpenak azaldu nahi izan ditu Oyarzabalek; izan ere, polemika sortu zuten. Poliziaren “gehiegikeriatzat” jo zuen PPko legebiltzarkideak, baina langileek poliziak inguratu zituztela salatu zuen.
Bilera amaitu eta gero, adierazpenak egin dituzte Ganberako pasilloetan. Aldizkariko adierazpenengatik “damututa” agertu da Oyarzabal, baina hitzak “tartetik atera” dituztela azpimarratu du. Hitzek esan nahi zuena adierazten ez dutela argi utzi du.
“Hilketak egin” zituztenen “erantzukizuna murriztu edo justifikatu” nahi izan ez zuela azaldu du PPko buruzagiak.
“Nazka eta gaitzespena”
“Poliziaren erantzukizunak argitu eta biktimei kalte-ordaina ematea beharrezkoa dela beti defendatu dut”, ziurtatu du Oyarzabalek. Egun “tragiko” hartan gertatutakoagatik gasteiztarren “gehiengoak” sentitzen duen “nazka” bera sentitzen duela adierazi du.
Barne Ministerioak elkarteko ordezkariak hartzeko borondatea agertu du Oyarzabalek.
Bestalde, Oyarzabalen azalpenak “sendoak” izan direla esan du Txaskok; izan ere, “hilketez hitz egiten” ari da, eta “hiltzaileak auzipetzea” eskatzen ari da.