Politika -

Polemika

Bilbaok fiskalaren aurrean deklaratu zuen asteartean

Ustezko irauzurgile fiskalei buruz egindako adierazpenen harira galdekatu zuen Juan Calparsoro fiskalburuak.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EiTB
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EiTB
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia galdekatu zuen asteartean, UPyDk aurkeztutako salaketaren harira, Batzar Nagusietako politika orokorreko eztabaidan egindako adierazpenak direla eta, iturri juridikoak aipatuta Europa Press agentziak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, jatorri ez ezaguneko diruarekin ordainketak egin dituzten eta paradisu fiskaletan dirutza duten hainbat ezagutu dituela esan zuen.

Orduan, Bilbao Fiskaltzaren aurrean deklaratzeko prest agertu zen, "ez baitut ezer ezkutatzeko".

Azkenean, asteartean deklaratu zuen fiskalaren aurrean. Orain, auzia artxibatu edo epaitegira igorri erabaki beharko du Calparsorok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian?