Politika -
Lau urteko espetxe-zigorra
Fabrak, espetxeratzeko agindua jasotakoan: 'Nahiago dut etxean egon'
PPko buruzagi ohiak ez du erreguzko errekurtsorik jarri, nahiz eta eskubidea izan. Hortaz, astelehena baino lehen sartu beharko du espetxean, Auzitegiak jarri zion lau urteko zigorra betetzeko.
Erredakzioa
Lau urteko espetxe-zigorra betetzeko agindua jaso du gaur goizean Carlos Fabra Castelloko PPko buruzagiak. Lurralde Auzitegiak Ogasun Publikoaren aurkako delituak egotzi dizkio Fabrari.
Valentziako Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, Castelloko Diputazioko presidente ohi eta PPko kideak ez du erreguzko errekurtsorik aurkeztu, eta ez omen du aurkeztuko, nahiz eta hori egiteko eskubidea izan. Hortaz, astelehena baino lehen sartu beharko du espetxean.
Gaur goizean ez du adierazpenik egin nahi izan, baina kazetari batek Madrilgo espetxe batean egotea nahiago duen galdetu dionean honakoa erantzun dio: “Nik ez dut ezer nahiago. Nahiago dut etxean egon”.