Politika -
Katalunia
ERCk zalantzatiak konbentzitzeko akordio 'irabazlea' nahi du
Marta Rovira ERCren idazkari nagusiak adierazi duenez, bere alderdia "pozik" dago Artur Masen azken proposamenekin.
Erredakzioa
Marta Rovira ERCren idazkari nagusiak zalantzatiak konbentzitzeko akordio "irabazlea"ren aldeko apustua egin du, Kataluniako hurrengo hauteskundeetarako. Itun horrekin, boto independentista batek ere ez egiteko ihes nahi du ERCk.
Rovira ERCren Kontseilu Naizonalean hartu du parte (azaroaren 9ko bozketatik, lehen Kontseilu Nazionala da). Lau egun barru aurkeztuko du Oriol Junqueras ERCren liderrak Kataluniak ondorengo hilabeteetan bizi izango duen egoerarako plana.
"Pozik", Artur Masen proposamenarekin
Hitzaldian, idazkari nagusiak adierazi du bere alderdiak "pozik" hartu duela Artur Mas Kataluniako presidentearen proposamena. Izan ere, Masek aste honetan esan du aurreratutako hauteskundeak deitzeko asmoa duela, plebiszitu moduan, zerrenda unitario batekin; ERCk, Roviraren esanetan, aukera hori aprobetxatuko du.
Horretarako, Masek uste du beharrezkoa dela subiranotasunaren aldeko indarrek bat egitea, "formula irabazlea" lortzeko. Formula horrek bi baldintza bete beharko lituzke: boto independentista batek ere ihes ez egitea, eta "gehiengoak zabaltzea", Kataluniaren etorkizunaren gainean zalantzak dituztenak ere konbentzitzeko.