Itxi

2014/12/09

11:25

Politika

Malagako Unibertsitatea

Errejonek kontratuaren lau baldintza hautsi ditu, Werten arabera

Erredakzioa

Gainera, Hezkuntza ministroak iragarri duenez, indarkeria fisikoa ez ezik, “indarkeria sinbolikoa” ere desagerrarazten saiatuko da Gobernua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak adierazi duenez, Iñigo Errejon Podemos alderdiko Politika idazkariak Malagako Unibertsitatearekin sinatutako kontratuaren “gutxienez lau baldintza” hautsi dituen “sentsazioa” dauka, baina argi utzi du hori ez dela berak gidatzen duen Ministerioaren eskumena, eta “eskura dagoen informazioan” oinarritu dela.

“Pertsona guztiek bete behar dute legea eta sinatzen dituzten kontratuak, eta kontratuaren baldintzak hautsi baldin baditu, eta dagoen informazioaren arabera hala izan da, dagozkion neurriak hartu beharko dira, baina etxe honetan ez dira neurri horiek hartu behar”, esan du Wertek RNEk egindako elkarrizketa batean, Europa Pressen arabera.

Hori horrela, erabakia Malagako Unibertsitatearen esku dago, horrek ebazten duenaren arabera. Unibertsitateak bertan behera utzi du Errejonen lanpostua eta soldata, kontratua urratu ote duen zehazteko txosten informatibo bat egin eta gero, Alberto Montero Podemos alderdiko buru, irakasle eta Errejonek egiten zuen ikerketaren arduradunarekin egin duen bezala.

“Indarkeria sinbolikoa” ere desagerrarazi nahi

Bestalde, Werten esanetan, indarkeria fisikoa ez ezik, “indarkeria sinbolikoa” ere desagerrarazten saiatuko da Gobernua, eta argi utzi du bere helburuetako bat futbol-zelaietan “adierazpen arrazistarik edo xenofoborik” ez entzutea dela.

“Badakit futbola ez dela ez tenisa, ez golfa, eta ez dela posible izango 90.000 lagunek betetzen duten estadio batean isilunerik izatea, baina helburua da zaleek animoak ematea, adierazpen arrazista edo xenofoborik egin gabe”, esan du.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;