Politika -
Ekitaldia Donostian
Urkullu: '2015ean enplegu garbia sortuko da 5 urtetan lehen aldiz'
Gainera, lehendakariaren arabera, datorren urtean “azken bost urteetako onena izango da Euskadirentzat, krisialdia hasi zenetik lehenengoz hazkundea hasi eta enplegua” sortuko da.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, 2015ean "enplegu garbia" sortuko da krisialdia hasi zenetik lehen aldiz, hori dela eta, "azken bost urteetako urterik onena izango da Euskadirentzat".
Urkulluk EAJk Donostiako proiektu estrategikoen inguruan antolatutako lan saioetan parte hartu du, eta Eneko Goia alkategaiari babesa eman dio.
Lehendakariaren arabera, euskal ekonomia "hazten" ari da eta, hortaz, enpleguak ere gora egiten du. Hori dela eta, hurrengo urtea krisialdia hasi zenetik urterik onena izango da, enpleguaren suspertzeari dagokionez.
"Euskadi enplegua galtzen ari zen, eta gaur egin kontratu kopurua hazten ari da. 2015ean enplegu garbia sortuko da, krisialdia hasi zenetik lehen urtez. Azken bost urteetako urterik onena izango da Euskadirentzat, krisialdia hasi zenetik lehenengoz hazkundea hasi eta enplegua" sortuko da.
Nahiz eta zuhur agertu den, Urkulluk etorkizunera baikor begiratzearen alde egin du, eta suspertzea errealitate bihur dadin Jaurlaritzak "oinarria" jarri duela ziurtatu du. "Denok batera aurrera egiteko eta ditugun erronkak erdiesteko beharrezko diren eredua, proiektua eta erabakitasuna ditugu".