Politika -
Eraso informatikoak
Hackerrak sartu dira ustelkeriaren kontrako fiskalen ordenagailuetan
'Gürtel' edo 'Emperador' auziak zeramatzaten fiskalen ordenagailuei eraso egin dietela salatu du Fiskaltzak.
Erredakzioak
Madril eta Bartzelonako hainbat fiskalen ordenagailu pertsonaletatik dokumentuak desagertu zirela edo mugimendu arraroak sumatu zituztela salatu zuen orain urtebete Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak. Polizia ari da auzia ikertzen.
Hackerrak 'Gürtel' ustelkeria sarea edo txinatar mafia bat azaleratu zuen 'Emperador' kasua ikertzen ari ziren fiskalen ordenagailuetan sartu zirela uste du Fiskaltzak. Horren aurrean, ikerketa abiatu du Espainiako Poliziaren Ikerketa Teknologikorako Unitateak eta Ministerio Publikoko kideei segurtasun informatikoari buruzko gomendioak eman dizkie.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea