Politika -

Elkarrizketa ETBn

Auzitegi Goreneko epaileak 'mehatxatzea' leporatu dio EAJk Gobernuari

Auzitegi Goreneko epaileen erabakiak "kolpe handia" izan daiteke bake-prozesuarentzat, Itxaso Atutxaren iritziz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko epaileei ?mehatxu zuzenak? egitea leporatu dio Itxaso Atutxa BBBko presidenteak Espainiako Gobernuari. Atzo, ETAko presoek Frantzian betetako zigor urteak Espainian kentzearen aurka azaldu zen Auzitegi Gorena.

ETB1en eskainitako elkarrizketan, epaileen erabaki hori bake prozesuarentzat ?kolpe handia? izan daitekeela gaineratu du Itxaso Atutxak. ?Aurrera egiten ez du lagunduko, behintzat?, gaineratu du.

?Berriz ere, bake prozesuan sinisten ez duela adierazi du Espainiako Gobernuak?.

Erabaki hartzerako orduan, epaileen iritzi kontrajarriak azpimarratu du BBko presidenteak (15 epailetatik seik boto partikularra emititu zuten).

?Hori guztiaren atzetik, kanpoko influentzia bat atzeman zezakeela uste dut. Epaileek behin eta berriro salatu dute eta, eskaera bat baino gehiago, Gobernutik mehatxua jaso dute, batez ere Barne Ministeriotik?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena bideoak Presoak bideoak ETA albisteak