Politika -
Sevilla II kartzelara bisita
Iriarte: 'Sevilla IIko preso politikoek isolamentuan jarraitzen dute'
Sevilla II kartzelako preso politikoek beren beharren eta egoeraren berri eman diote Gipuzkoako Batzar Nagusietatik hara joandako ordezkaritzari.
Erredakzioa
Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkaritza bat Sevilla II kartzelara joan da, larunbat honetan, bertan dauden euskal preso politikoen beharrak eta egoera ezagutzeko. Honela, 2014ko martxoan Batzar Nagusiek hartutako erabakia bete dute.
Batzar Nagusien izenean, Lohizune Txarola presidentea eta Inko Iriarte Giza Eskubideen batzordeko presidentea izan dira Sevillako espetxeko bisitan.
Bisitaren ondotik, Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean hitz egin du Inko Iriartek: "Egoerak gogorra izaten jarraitzen du, izan ere, bertan dauden preso politikoek isolamendu egoeran jarraitzen dute eta egunean 20 ordu pasatzen dituzte ziegan. Horrez gain, euren arteko komunikazioa mugatuta dute eta egoerak larria izaten jarraitzen du, gainerako presioekin alderatuta, eta beren eskubideak urratuta dituzte".
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Sevilla II kartzelako presoei bisita egiteko erabakia hartu zutenean, aipaturiko presoak gose greban zeuden. Erabaki horren ondoren, Rafaela Romero orduko Giza Eskubideen batzordeko presidenteak kargua uztea erabaki zuen.