Politika -

Bizkaia

Mungiako alkateak dimititu egingo du Espainiako bandera ez jartzeko

“Sentitzen dut ezin izan dudalako agintaldia bete, eta herri osoa umiltzen saiatu direlako izatea”, esan du Uriagerekak.

Mungiako alkateak dimititu egin du

1:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Uriagereka Mungiako alkateak (EAJ) dimisioa emango du ostiralean, Udalak Espainiako bandera jartzera derrigortzen duen aginduaren kontra aurkeztutako helegitea ukatu eta gero Auzitegi Konstituzionalak.

Udal taldeko iturriek Eferi baieztatu diotenez, Mungiako Udalak ez du Espainiako bandera jarri, nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) hori egitera behartu nahi izan zuen 2014an.

Alkateak helegitea aurkeztu zuen Konstituzionalean ebazpen horren kontra, “kontzientzia-eragozpena” eta “ideologia askatasunaren eskubidea” argudiatuta bandera ez jartzeko, baina helegitea ez zuten tramitera onartu, eta, ebazpena bete ezean, alkate gisa inhabilitatzea ekarriko luke horrek, iturri horien arabera.

Helegitea jartzeko asmoa zutela iragarri zuenean, EAJren ordezkariak esan zuen neurri horrekin “herriaren borondatea errespetatzen jarraitzea” nahi zuela, herria bandera hori jartzearen kontra baitago, bere esanetan.

Hortaz, alkateak ostiralean aurkeztuko du dimisioa, ezohiko osoko bilkura batean, Udaletxean, eta uko egingo dio karguari, arrazoi berberagatik, Miren Begoña Bilbao Kultura zinegotziak ere.

Alkateak dimisioa eman ostean, baliteke Igor Torrontegi (EAJ) alkateordeak hartzea haren lekua.

"Herria umildu"

Asko sentitzen dut nire herriarekin agintaldia betetzeko hartu nuen konpromisoa bete ezin izana eta, gurea ez den eta lege zaharkitu bat erabiliz inposatu nahi diguten bandera bat jartzera behartuta, herri oso bat umiliatzen saiatu direlako izatea”, esan du Mungiako alkateak.

Mungiako herritarrak Espainiako banderaren kontra daudela eta EAJk bertan gehiengo osoarekin gobernatu duela ere nabarmendu du Uriagerekak.

“Errealitatea hor dago. Gaur egungo 17 zinegotzietako 14 abertzaleak gara (EAJ eta EH Bildukoak), eta horrek argi erakusten du, nire ustez, herri honek ez duela Espainiako bandera nahi”, gaineratu du.

Urquijo

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gogorarazi dio alkateari legea denek bete behar dutela.

Izan ere, Urquijo izan zen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak irailean emandako ebazpena, bandera jartzea agintzen zuena, betearaztea eskatu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Zer gertatu da Bizkaian? Mungia berriak