Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Irabazten ez badu, oposizioan egon behar duela uste du Ahal Duguk

Robero Uriarte EAEko idazkari nagusia hauteskundeak irabazten duten lekuetan baino ez gobernatzearen aldekoa da.

Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusia. EiTB
Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusia. EiTB
'Irabazten dugun lekuetan soilik gobernatzearen aldekoa naiz'

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Uriarte Podemos-Ahal Duguk EAEn duen idazkari nagusia gainerako alderdiekin itunak ez sinatzearen alde agertu da, eta hauteskundeetan irabazi ezean, oposizioan egotea nahiago duela gaineratu du.

"Ez dut gobernatzeko presarik, oso zuhurra naiz eta kontu handiz ibili behar garela uste dut", esan du, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

Horren esanetan, Ahal Dugu "berria" da eta "azpiegitura, baldintza ekonomiko eta pertsona gutxi" ditu. Horrenbestez, "zuhurtziaz" jokatu behar dute, "besteen peoi ez bihurtzeko".

"Oso arriskutsua da besteen peoi izatea; hori dela eta, irabazle garen lekuetan baino ez gobernatzea nahiago dut", nabarmendu du.

Bestalde, hainbat gai sozio-ekonomikotan EH Bildurekin "ados" dagoela aitortu du Uriartek, baina bakegintzaren eta normalizazio politikoaren arloan "guztiz kontrakoak" direla ohartarazi du.

Ustelkeria ere hartu du hizpide, eta EAEn ere kasuak egon badaudela azpimarratu du. "EAEn ere ustelkeria kasuak daude, baliteke Madrilgoen eta Valentziakoen antzekoak ez izatea, baina kutunkeria eta klientelismo-sare ugari daude", adierazi du.

Horren ildotik, EAEn "ate birakari kasuak" ere badaudela aipatu du. "Asko politikatik Administrazio Kontseiluetara pasatzen dira", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea