Politika -

Euskad

Ahal Duguk laster erabakiko du foru hauteskundeetan parte hartu ala ez

Roberto Uriarte Euskadiko Ahal Duguren idazkari nagusiak baieztatu duenez, erabakia 'ahalik eta adostasun handienarekin' hartuko dute.

Roberto Uriarte Ahal Duguren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Roberto Uriarte Ahal Duguren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Podemosek ez du erabaki maiatzeko hauteskundeetan izango den EAEn

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Uriarte Ahal Duguk Euskadin duen idazkari nagusi aukeratu berriak baieztatu duenez, Herritarren Kontseiluaren lehenengo eginkizunetako bat izango da alderdia foru hauteskundeetara aurkeztuko den ala ez erabakitzea, eta erabaki hori "ahalik eta adostasun handienarekin" hartuko dutela gaineratu du. Halaber, udal hauteskundeei begira, egiturak finkatu arte aliantza politikak "gehiegi ez finkatzea" proposatu du.

Idazkari nagusi aukeratu izan dela ezagutu ostean, Roberto Uriartek prentsaurrekoa eskaini du Bilbon, Ahal Duguko beste ordezkari batzuekin batera. Ahal duguko kideak oso gustura azaldu dira emaitzarekin, nahiz eta parte-hartze "eskasagatik" autokritika egin duten.

Halaber, pozik agertu dira aukeratu berri den Hiritarren Kontseilua "anitza eta bateratzailea" delako; izan ere, 34 ordezkarik osatuko dute: "Euskal Hiria" hautagaitzako 20 kidek eta beste bi hautagaitzetako zazpina kidek. Uriartek adierazi duenez, Hiritarren Kontseilua 17 emakumek eta 17 gizonek osatuko dute, baina bozketan emakumeek boto gehiago jaso dituztenez, hainbat emakume kanpoan gelditu dira gizonezkoei tokia egiteko.

Oraindik ez dute zehaztu Hiritarren Kontseiluaren lehen bilera noiz izango den, baina "hurrengo egunetan" izango dela baieztatu dute. Uriarteren esanetan, hutsetik hasiko dira lanean, izan ere, "erakundeak ez dauka ez egoitzarik, ez giza baliabiderik eta ezta baliabide materialik ere".

Ahal Duguren lehen eginkizunetako bat maiatzeko foru hauteskundeetan parte hartuko duen ala ez erabakitzea izango da eta, hala izatekotan, "zein formarekin" aurkeztuko den. Gaineratu duenez, erabakia "ahalik eta adostasun handienarekin hartuko da, herrietako hiritarren kontseiluan eta Estatuko kontseilua kontuan hartuta".

Bestalde, Euskadiko idazkari nagusiak azpimarratu du beste alderdiekiko aliantza politikak erabakitzea ez dela buruzagien kontua izango, izena emanda daudenena baizik. Dena den, edozein kasutan, egiturak apur bat finkatu arte aliantzen inguruko erabakirik ez hartzea defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea