Politika -

Plazaratutako albisteen ostean

Catala ministroak ez du uste Venezuela ETAren gordeleku denik

Justiziako buruak gaineratu du Iñaki de Juana Chaos espainiaratzea espero duela, herrialde hartan dagoela baieztatu eta estraditatzeko eskaera egiten badute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Justizia ministroak adierazi du ez duela uste Venezuela ETAren gordelekutzat jo daitekeenik, eta Iñaki de Juana Chaos espainiaratzea espero duela esan du, herrialde hartan dagoela baieztatu eta estraditatzeko eskaera egiten badute.

De Juanaren inguruan atzo plazaratutako albisteen harian Telecinco telebista katean esan duenez, Auzitegi Nazionaleko areto batek albistea baieztatzeko eskatu dio Interpoli. Catalaren esanetan, Interpolek baieztatuz gero, Auzitegi Nazionalak estraditatzeko eskaera egingo dio Espainiako Gobernuari, eta horrek, Venezuelari.

?Venezuelako Gobernuak Espainiako Gobernuaren eskaera aintzat hartzea espero dugu, eta leialtasunez eta gogo onez jardutea, nazioartean hartutako konpromisoak betez?, gaineratu du ministroak.

Horrez gain, Poliziak De Juana Venezuelan dagoela jakin izan balu, Auzitegi Nazionalari jakinaraziko liokeela gaineratu du, auziren bat epaitu gabe baldin badauka Justiziaren aurrean agertu beharko baitu. Hedabide batean kaleratu zuen iritzi-artikuluan terrorismoa goratu izana egotzita epaitu nahi omen dute orain.

Dirudienez, Espainiako informazio zerbitzuek aspalditik dakite De Juana Venezuelan dagoela, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek atzo bertan esan zutenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Espainiako Gobernua argazkiak ETA albisteak