Politika -

Hidrokarburoen Legea

Tapia: 'Gas hub-aren gainean aukera guztiak zabalik daude'

Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza, Kutxabank, Enagas, La Caixa eta Iberdrolarekin elkarlanean,  Bilbao Gas Hub  proiektua Bizkaiko hiriburuan abian jartzeko lanean.

Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. EFE
Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta  Lehiakortasun sailburua. EFE
Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta  Lehiakortasun sailburuak esan du Estatu espainiarreko lehen gas hub-a Bilbon abian jartzeko proiektuaren gainean "aukera guztiak zabalik" daudela. Gas naturalak merkatuan izango duen prezioa ezartzen da hub izeneko taldeetan.

Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza, Kutxabank, Enagas, La Caixa eta Iberdrolarekin elkarlanean,  Bilbao Gas Hub  proiektua Bizkaiko hiriburuan abian jartzeko lanean.

Hidrokarburoen legearen erreformaren bidez baina,  Gobernu zentralak gas hub berria sortu nahi du, eta horrek EAEko gas merkatuan eragin zuzena izango luke.

Joan den asteazkenean Kongresuan egindako agerraldian, Mariano Rajoy Espainiko presidenteak esan zuenez, Hidrokarburoen Legearen erreformak ez du eragotziko Bilbokoa bezalako gas hub-en funtzionamendua. Lege horretan aurreikusita dagoen handizkako gas merkatuaren sorrerarekin lotutako "proposamen zentzuzkoak" entzuteko prest dago Espainiako Gobernua, Rajoyren arabera.

Bizkaiko Badia Gas enpresaren akzioen erosketaren harira eman duen prentsaurrekoan, Tapiak adierazi du Bilbon gas hub-a martxan jartzeko ahaleginetan jarraituko duela Jaurlaritzak eta horretarako negoziazioetan ari dela Espainiako Gobernuarekin.  Akordioa lor daitekeela uste du sailburuak, baina ez du xehetasunik eman. "Aukera guztiak irekita daude", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Gasaren krisia Europan