Politika -
Hiriko auzia
EH Bilduk eta PPk Hiriko auziko irregulartasunak salatu dituzte
Proiektua "interes publikoen mesedetara" zegoela salatu du EH Bilduk, eta EAJk ezin duela "ikusezinara egin" EAEko PPk.
Erredakzioa
Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak salatu duenez, Hiriko auziaren garapenak erakutsi egin du proiektu horren helburua diru-laguntza publikoak "interes pribatuetara desbideratzea" zela.
Maeztuk prentsaurrekoa eskaini du gaur Eusko Legebiltzarrean, Marian Beitialarrangoitiarekin batera. Arabako Fiskaltzak auzi honetan jarritako kereila hartu dute hizpide bertan.
Koalizio abertzalearen esanetan, Hiriko auto elektrikoa diru-laguntza publikoak jasotzeko sortu zuten, "elkarte-sare baten bitartez", baina betiere "mozkin pribatua" lortzeko.
"Hiriko ez zen benetako proiektu teknologiko bat izan", salatu du Maeztuk, eta, horren ildotik, gizartearentzako ez duela "onurarik" ekarri gaineratu du.
PP, EAJren aurka
Bestalde, Laura Garrido EAEko PPko bozeramaileak "autokritika" egitea eta ustelkeria auziak ere badituela aitortzea eskatu dio EAJri.
Horren esanetan, alderdi jeltzaleak "ezin du ikusezinarena egin" eta "garbi" daudela esan, hainbat auzitan "nahasita" baitaude, eta Hiriko eta De Miguel jarri ditu adibide gisa.
Halaber, Hiriko altxortegi publikoetatik 18 milioi euroz jabetzeko diseinatutako proiektua izan dela gogorarazi du.