Politika -

Podemos

Malagako Unibertsitateak Errejon inhabilitatzea proposatu du

Irakasle-kontratuan jasotako baldintzak ez betetzeagatik eta beste eginkizun bat egiteko bateragarritasuna ez eskatzeagatik espedientea zabaldu zion Unibertsitateak Podemoseko kideari.

Iñigo Errejon. EFE.
Iñigo Errejon. EFE.
Iñigo Errejon. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malagako Unibertsitateak Iñigo Errejon Podemos alderdiko Politika Idazkaritzako arduraduna inhabilitatzea proposatu du. UMAk Errejoni espedientea zabaldu zion, irakasle-kontratuan jasotako baldintzak ez betetzeagatik. Kasua aztertu duen instruktoreak politikaria unibertsitate horretan lana egiteko inhabilitatzea proposatu du.

2014ko martxoaren 17an hasi zen Errejon Malagako Unibertsitatean lanean, hiru hilean behin kontratua berrituz. Andaluziako Juntako Sustapen Kontseilaritzak finantzatuta, etxebizitzen merkatuaren inguruko ikerketa bat egiteko kontratatu zuten; astean 40 orduko lanaldia eta hilean 1.825 euroko soldata gordina zituen.

Unibertsitateak zabaldutako informazio-espedientearen ondorioz, iazko abenduan, behin-behinean, eten egin zioten kontratua, eta diziplinazko espedientea zabaldu zioten.

Enrique Guerra instruktoreak aztertu du informazio-espedientea, eta berak proposatu du Podemoseko kidea inhabilitatzea, bi hutsegite argudiatuta: kontratuan jasotako baldintzak ez betetzea eta ekintza pribatuak egiteko bateragarritasuna ez eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea