Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Ortuzar: 'Araba PPren atzaparretatik askatu behar dugu'

EAJren EBBko presidenteak batzoki baten inaugurazio ekitaldian parte hartu du Rivabellosan (Araba).

Andoni Ortuzarrek batzoki bat inauguratu du Rivabellosan. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzarrek batzoki bat inauguratu du Rivabellosan. Argazkia: EFE
Ortuzarren ustez, beste alderdiak gezurretan ari dira

0:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak gaur adierazi duenez, Arabak aldaketa bat behar du eta haren alderdiak Araba PPren "atzaparretatik" atera behar du, popularrek Araba beren "lursail" bihur ez dezaten.

Ortuzarrek batzoki baten inaugurazio ekitaldian parte hartu du Arabako Rivabellosa herrian, Xabier Agirre Arabako jeltzaleen buruzagiarekin eta Ramiro Gonzalez EAJren Arabako ahaldun nagusi gaiarekin batera.

EBBko presidenteak PPren aurka hitz egin du eta popularren politika "zakartzat, haizagailutzat eta gezurtzat" jo du, eta, ildo horretan, Arabako popularrak "txapeldun" direla gaineratu du.

Azaldu duenez, EAJk "erantzukizuna" eta "zintzotasuna" ordezkatzen ditu eta gaineratu du haren alderdiak ez dituela inoiz herritarrak engainatu eta ez dituela orain ere engainatuko.

Halaber, eztabaida politikoa "kritika errazean" oinarrituta dagoela deitoratu du. Horren esanetan, EAJk ez du arreta borroka txikietan galduko eta ez da "show politika" deiturikoan ere eroriko. "EAJko inor ez da Belen Estebanek telebistan duen tokia hartzen saiatuko", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015