Politika -
Kartel Polemikoa
Gipuzkoako zerga sistema eta 'iraultza zerga' parekatu ditu EGIk
EAJren gazte erakundeak, Donostian jarri dituen kartel batzuetan, Gipuzkoako aberastasunaren zerga eta 'iraultza zerga' parekatu ditu. Foru Aldundia neurri judizialak aztertzen ari da.
Agentziak | Erredakzioa
EGI gazte erakundeak egunotan Donostian jarri dituen karteletan Gipuzkoako Ogasuna eta ETA parekatzen ditu satirikoki. Gipuzkoako Foru Aldundiak salatu ditu gaur kartelok, eta iragarri du neurri judizialak aztertzen ari dela, 'delitu zantzu nabarmenak' daudelako.
Karteletan trajedun gizonezko bat agertzen da, aurpegia estalita, buruan txapela duela eta Gipuzkoako Aldundiaren ikurra duen diruz betetako maleta batekin; eskuan pistola balu bezala, trajedun gizonak aurrean eskuak altxatuta duen beste gizon bat seinalatzen du. Bien alboan dagoen gazte batek honakoa dio: 'Iraultza zergatik gure zergekin iraultza egitera'.