Politika -

Justizia Ministerioa

Erregistro Zibilaren erreforma alde batera utzi du Gobernuak

Justizia esparruko sindikatuek ongi hartu dute erabakia. Rafael Catala Justizia ministroak euren gomendioei jaramon egin izanagatik zoriondu dira eragileak.

Rafael Catala Justizia ministroa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Rafael Catala Justizia ministroa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak uztailerako prest zuen erreforma geldiarazi du

1:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregistro Zibilaren erreforma alde batera utzi du Justizia Ministerioak. Horrela, sindikatuekin, operadore juridikoekin eta alderdi politikoekin negoziatzeko epe bat zabaldu du Exekutiboak. Helburua akordio bat lortzea da; izan ere, sektorearen gehiengoak Espainiako Gobernuaren proposamena errefusatzen zuen.

Justizia esparruko sindikatuek ongi hartu dute erabakia. Rafael Catala Justizia ministroak euren gomendioei jaramon egin izanagatik zoriondu dira eragileak. Honenbestez, Rajoyren Exekutiboak bidea zuzendu du berriro, Tasa Judizialen Legeko zati bat bertan behera utzi eta gero. Alberto Ruiz-Gallardon ministro ohiak bultzatutako beste proiektu batzuk bertan behera utzi zituztela gogoratu beharra dago.

Erregistro Zibila erregistratzaileen esku uzteko erreforma alde batera utzi behar dutela iragarri du Justizia ministroak. Zerbitzu publikoaren erreforma eredua adosteko aldeekin elkarrizketa hasiko du Exekutiboak.

Negoziazio a datorren asteartean hasiko da. Sektoreko sindikatu nagusiekin bilduko dira, Catalak azaldu duenez. Erkidegoek, alderdiek eta beste eragileek proposamen bat adostea nahi du ministroak, baina negoziazioak epemuga izango ez duenik ez du esan nahi horrek.

Justizia Ministerioaren proposamena guztiz baztertu ez dutela zehaztu dute Ministerioko iturriek. Hala ere, erabaki bat hartu baino lehen datozen egunetan planteatzen diren alternatiba guztiak aztertu beharko dituztela esan dute. Sindikatuek ere zuhurtzia agertu dute. Sindikatuen hitzetan, Catalaren erabakia “presio sozialaren garaipen bat da”, baina “ez behin betikoa”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea