Politika -

Auzitegi Gorena

Gorenak Igeldoren desanexioa behin behinean gelditzea berretsi du

Hala, atzera bota du Itxas Aurre elkarteak eta Gipuzkoako Aldundiak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontra jarritako helegitea.

Igeldo bereiztea
Igeldo bereiztea
Igeldo bereiztea

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak atzera bota du Itxas Aurre elkarteak eta Gipuzkoako Aldundiak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontra jarritako helegitea. EAEJAN-k Igeldoren desanexioa bertan behera utzi zuen behin behinean, eta horren kontra jo zuten Itxas Aurrek eta Aldundiak.

EAEko Auzitegiak Donostiako Udalaren eskaria onartu zuen, oposizioak elkar hartuta desanexioaren dekretua bertan behera uzteko eskatu baitzuen, Bilduren udal-gobernuaren irizpidearen kontra.

Itxas Aurre elkarteak, desanexioaren aldekoak, eta Gipuzkoako Aldundiak erabaki horren aurkako helegitea jarri zuten, baina Gorenak berretsi egin zuen, desanexioa atzeratzeak egin zezakeen kaltea nahikoa justifikatu ez zutela iritzita, eta desanexiorako prozesua "duela 20 urte" hasi zelako.

Auzitegi Gorenak bat egiten du EAEJAN-ren ondorioekin, "desanexioa berehala indarrean jartzeak eragin ditzakeen ondorio urbanistikoek eta kontratu alorrekoek atzera egitea asko zailtzen" dutelakoan, "ebazpen irmo batek" Igeldo herri bihurtzea galarazten badu.

Era berean, erabaki horrekin atzera egitea "errazagoa" izango litzatekeela uste du, eta "interes orokorrarentzat kostu txikiagoa" izango lukeela.

Hala, Auzitegi Gorenak helegiteak atzera bota eta dagoeneko helegite gehiagorako aukerarik ez dagoela ebatzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Politika Donostia Auzitegi Gorena argazkiak Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak