Politika -
Ustezko genero indarkeria
Auzitegi Gorenak ez du Lopez Aguilar ikertzeko zantzurik ikusten
Horrela, Gorenak Kanariar Uharteetako Emakumeen Aurkako Indarkeriarako epaitegiari igorri dio berriz auzia. Eurodiputatu sozialista eta ministro ohia ikertzeko eskatu zion epaitegiak Gorenari.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Kanariar Uharteetako Emakumeen Aurkako Indarkeriarako epaitegiari igorri dio berriro Juan Fernando Lopez Aguilar eurodiputatu sozialista eta ministro ohia ikertzeko auzia. Ustezko tratu txarrengatik Lopez Aguilar ikertzeko eskatu zion epaitegiak Gorenari, baina inputaturiko gertakari batzuk dagoeneko artxibatu dituztela gogorarazi du Auzitegiak.
Politikari sozialistaren aurkako azalpena aztertu dute Goreneko bost magistratuek. Justizia ministroaren kontra epaitegiak erabiltzen duen bigarren arrazoiak ?argumentu-defizita? du, epaileen arabera, hau da, epaitegiak zantzu bezala aurkeztu nahi baldin badu hobeto oinarritu beharko du.
Kanarietako epailearen azalpenean hanka-sartze garrantzitsu bat aurkitu dute Goreneko magistratuek; izan ere, emazte ohiaren semearen adierazpenekin zabaldutako auzia jadanik erabaki irmo batekin artxibatu zutela ?ez du aipatzen? argudioetan. ?Instruktoreak datu erabakigarri bat? baztertu duela aurpegiratu dio Gorenak.
Gertakariak ?zehaztu?
Horrela, Lopez Aguilar inputatzeko gertakariak ?zehazteko? auzia Kanarietako epaileari itzuli dio Gorenak. Dagoeneko artxibaturik dauden gertakariak alde batera uzteko eskatu diote magistratuek Kanarietako epaileari.
Gainera, Lopez Aguilarri konkretuki zer inputatzen dion zehaztea beharrezkoa dela uste du Gorenak; izan ere, emazte ohiaren deklarazioak ez du ?delituen kontaketa ordenatu bat egiten?.