Politika -

Hauteskunde kanpaina

Alderdi gehienek bertan behera utzi dituzte gaurko ekitaldiak

Larunbat honetan Sevillan izandako hegazkin istripuak politikarien agenda aldarazi du.

Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EiTB
Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EiTB
Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi politiko gehienek bertan behera utzi dituzte larunbat honetarako aurreikusita zituzten hauteskunde kanpainako ekitaldiak, Sevillan izandako hegazkin istripuaren harira. Ildo horretan, doluminak emateaz gain, elkartasuna adierazi diete ezbeharrean hildako lau pertsonen senideei eta lagunei.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak iragarri duenez, Pedro Sanchez PSOEko buruak eta berak gaurko ekitaldiak bertan behera uztea adostu dute.

Rajoyren esanetan, Defentsa ministroarekin, Espainiako presidenteordearekin eta PSOEko buruarekin hitz egin du erabakia hartu aurretik.

Podemos, IU, UPyD eta Ciudadanos alderdiek ere erabaki berdina hartu dute.

Bestalde, CiUk bertan behera utzi ditu kalean egitekoak zituen ekitaldiak, ostera, gune itxietan iragarrita zeudenei eutsi egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra UPyD albisteak Ciudadanos