Politika -

Eguneko lerroburuak

'Fracking'a eta Gasteizko 'herri harresia', lerroburu

Astelehenari ekin baino lehen ezagutu beharreko bost albisteak.

Gasteizko 'herri harresia'. Argazkia: EFE
Gasteizko 'herri harresia'. Argazkia: EFE
Gasteizko 'herri harresia'. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko moratoria 'fracking' teknikan

EAJk bederatzi emendakin aurkeztu dizkio astelehenenean 'fracking'a edo haustura hidraulikoa debekatu nahi duen herri ekimen legegileari, ohar bidez jakinarazi duenez. Horrela, emendakin horietako batean, 'fracking'aren bidez esploratu eta ustiatzeko tekniketan bost urteko moratoria aplikatzea proposatuko du. Halaber, Eusko Legebiltzarrean batzorde zientifiko independentea eratzea proposatuko du teknikaren eboluzioa eta formula berriak aztertzeko.

 

Ehunka lagunek eman dute gaua Gasteizko 'herri harresian'

Ehunka lagunek gaua pasatu dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, Segiko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra ezarri dieten hiru gazteren atxiloketa oztopatzeko. Auzitegi Nazionalak zazpi gazte kondenatu zituen. Horietako lau maiatzaren 6an atxilotu zituzten, eta beste hirurak, Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar, ehunka lagunek osatutako "herri harresi" batek babestuta daude aipatutako plazan. Horiekin batera 400 pertsona inguruk eman dute gaua, "erresistentzia pasiboa eta baketsua" eginez Ertzaintzak hiru kondenatuak atxilotzea oztopatzeko.

 

Migrazio-mafien aurkako itsas misioa

Europar Batasuneko Atzerri eta Defentsa ministroak gaurtik aurrera bilduko dira, eta Mediterraneoan etorkinen legez kanpoko trafikoaren aurkako neurriak adostea espero dute. Besteak beste, migrazio-mafien aurkako itsas misio bat abiatzea nahi dute, eta litekeena da horrek ekartzea NBEren babespean mafiek erabilitako ontzien suntsipena. Etorkinen trafiko-sareen aurka borrokatzeko asmoz, neurriak prestatzen dabil azken asteetan Europar Batasuna.

 

Athleticek Europa gertuago dauka eta Eibarrek bizirik jarraitzen du; Bartzelona, berriz, Liga txapelduna

Kolore guztietako emaitzak izan dituzte Athleticek, Eibarrek eta Realak, BBVA Ligako azken-aurreko jardunaldian. Lehoiek Elxeren aurka galduta izan duten partida irauli dute, lehen zati kaskarra jokatu eta atsedenaldira 2 eta 0 galtzen iritsi ostean. Eibarrek, berriz, bizirik jarraitzen du eta BBVA Ligan jarraitzeko borrokan egingo du azken jardunaldian, Ipuruan, Kordobaren aurka. Realak era oso tristean esan dio agur denboraldiari Anoetan. Txuri-urdinek partida txarra jokatu dute eta azkenean mailari eusteko borrokan ari den Granadak gainditu egin ditu.

Bartzelonak, azkenik, liga irabazi zuen atzo, Atletico de Madridi 0-1 irabazi ostean. 23. liga txapelketa da Bartzelonarentzat.

iñaki williams athletic elche efe

iñaki williams athletic elche efe

Iñaki Williamsek garaipenaren gola egin zuen Elxen. Argazkia: Efe.

Museoen Nazioarteko Eguna Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, ''gizarte jasangarri baterako museoak'' goiburupean. Mundu osoko 35.000 museok baino gehiagok egin dute bat ospakizunekin, tartean Euskal Herrikoek. Asteburuan hainbat jarduera izan dira, baina gaur ere izango da zer ikusia batean eta bestean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak