Politika -

Zigorren pilatzea

'Pakito'ren zigor murrizketa baliogabe utzi du Auzitegi Gorenak

ETAko lau kide historikok, besteak beste Francisco Mujika Garmendiak, espetxean igaro behar zuten denbora murrizteko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuen Fiskaltzak Auzitegi Gorenaren aurrean.

Francisco Mujika Garmendia 'Pakito' ETAko buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE
Francisco Mujika Garmendia 'Pakito' ETAko buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE
Francisco Mujika Garmendia 'Pakito' ETAko buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Francisco Mujika Garmendia Pakito ETAko buruzagi ohiaren zigorra murriztea erabaki zuen zigorren pilatzea aplikatuz. Pakito espetxean dago oraindik eta guztira 30 urte bete beharko ditu kartzelan. Auzitegi Nazionalaren erabakia baliogabe utzi du gaur Gorenak.

ETAko lau kide historikok, besteak beste Pakito-k, espetxean igaro behar zuten denbora murrizteko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuen Fiskaltzak Auzitegi Gorenaren aurrean.

Zigorraren murrizketa hura Auzitegi Nazionalaren lehen sekzioak hartu zuen. Presoak Frantzian bete zuen zigorra pilatzea erabaki zuen ANk Europako araudia aplikatuz.

Irizpide orokorra

Auzitegi Gorenaren gai penaletarako aretoak irizpide orokor bat finkatu zuen, eta Auzitegi Nazionalaren sekzioak ezarritakoaren kontrakoa da.

EBko herrialdeetan bete diren zigorrak pilatzea aurreikusten duen Europako arauak ETAko presoen zigorrak murrizteko balio behar ez duela erabaki zuen Auzitegi Gorenaren gai penaletarako aretoak 2015eko urtarrilaren 13an, osoko bilkuran. Presoek Frantzian bete dituzten zigorrak pilatu behar ez direla ebatzi zuen Gorenak.

Pikabea

Gorenaren erabakiak Kepa Pikabearen kasuari egiten zion erreferentzia, baina Francisco Mujika Garmendia Pakito-ri eta Rafael Caride Simon-i ere eragiten die. Gainera, Santiago Arrospide Sarasola, Santi Potros, eta Alberto Plazaola Anduaga espetxetik ateratzeko erabakia atzera bota zuen.

Lehena kartzelan dago, baina bigarrenak ihes egin zuen Gorenak atxilotzeko agindua eman baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena ETA albisteak