Politika -

Itunak

Elkarren arteko adostasun falta egiaztatu dute EAJk eta EH Bilduk

“Une honetan EAJrekin dugun harremana ez da nahiko genukeena”, onartu du Arraizek. Egibarren hitzetan, “harremana hobetzerik badagoela bistakoa da”.

EAJren eta EH Bilduren arteko bilera

00:45

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaletan eta foru aldundietan akordioetara heldu ahal izateko elkarren arteko adostasun falta egiaztatu dute gaur EAJk eta EH Bilduk.

EAJko buruzagiak banan-banan bildu dira gaur EH Bilduko eta Euskadiko PPren ordezkariekin. Jeltzaleak bilera-sorta egiten ari dira gainerako alderdi politikoekin udaletan eta aldundietan balizko akordioak aztertzeko. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak ordezkaritza jeltzalea zuzendu du.

EAJk eta PSE-EEk itunak lortzeko negoziazioa hastea adostu eta bi egun geroago PPrekin eta EH Bildurekin bildu dira jeltzaleak.

Kanpainaurrearen eta hauteskunde-kanpainaren ondoren, EH Bildurekin konfiantza harremana “hobetzerik dagoela bistakoa” dela onartu du Joseba Egibar EAJko bozeramaileak.

“Hauteskundeek harremana jota” utzi dutela azpimarratu du Egibarrek, baina “etorkizunera begiratzea” eskatu du, harreman politikoari berriz eusteko modua bilatzeko.

EH Bildu hauteskunde-kanpainan “agertoki ezberdin” batean kokatu da eta bere eredu sozioekonomikoa EAJrenaren guztiz kontrakoa dela argi geratu da, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu duenez. Ondorioz, gobernatzeko orduan jarrera “oso bestelakoa” da, erantsi du.

EAJ-PSE aliantzak prozesu soberanista oztopatuko duela uste du Arraizek

Udaletan eta aldundietan “erabakitzeko eskubidearekin konpromisoa” duten gobernuak osatzeko akordio bat eskaini dio Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Andoni Ortuzar EAJko presidenteari, baina jeltzaleen eta PSE-EEren arteko balizko “aliantzekin kezkaturik” agertu da, subiranotasuna “oztopatuko” dutelako.

“Erabakitzeko eskubidearekin konpromisoa duten” udal eta foru gobernuak “errazteko” akordio bat proposatu dio Sortuko buruzagiak Ortuzarri.

Hala ere, “aliantzak” bilatzeko orduan jeltzaleak “batez ere” sozialistei “begira” izatea deitoratu du Arraizek. EAJren eta PSEren arteko akordioak “oso aurreraturik” daude, ziurtatu duenez.

EAJren eta PSEren arteko hurbilketa dela-eta “kezkatuta” azaldu da Arraiz; izan ere, euskal gizartearentzako “atzerapauso” bat izan daiteke eta “erabakitzeko eskubidearen bidea oztopatu dezake”. “Une honetan EAJrekin dugun harremana ez da nahiko genukeena”, onartu du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Hala ere, bi alderdien arteko harremana aldatzeko eta “oinarri berriak” ezartzeko konpromisoa hartu du Sortuko agintariak.

Akordioak ‘’urrunago’’ eramatea proposatu dio PPk EAJri

Alderdi Popularrak eta EAJk ere bilera egin dute ostegun honetan, eta hitzordu horren berri eman du ondoren Nerea Llanos PPko idazkari nagusiak. Llanosek jeltzaleei ohartarazi die akordioak ‘’urrunago’’ joan behar direla, erakundeei datozen lau urteotarako egonkortasuna ‘’egonkortasuna’’ eskaintzeko. PPko ordezkariak azaldu duenez, gaurko bileran ez dute hizpide izan Marotoren izendapenaren inguruan balizko akordioaren ingurukorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andoni Ortuzar albisteak Hasier Arraiz bideoak Euskal sozialistak