Politika -
Kontrol saioan
Gerra Zibilean 'ostutako' banderei buruz galdetuko dio EAJk Gobernuari
Jeltzaleek alderdi politikoei eta horien batailoiei gerran kendu zizkioten banderak eta ikurrak noiz itzuliko dituzten galdetuko dio espainiako Gobernuari; museoetan eta artxiboetan daude egun.
Europa Press
Joseba Agirretxea Diputatuen Kongresuko diputatu jeltzaleak galdegingo dio Soraya Saenz de Santamariari -asteazkenean egitekoa den kontrol saioan- noiz itzuliko dizkieten "jabeei" Gerra Zibilean organizazio politikoei "lapurtutako" banderak.
Hala, Agirretxeak alderdi politiko demokratikoei eta haien batailoiei kendu zizkieten ikurren gaia aterako du, gaur egun, museoetan eta artxiboetan sakabanaturik baitaude.
Hori dela eta, jeltzaleen asmoa da Presidentetza ministro eta Gobernu espainiarreko bozeramaleak argitu dezan "noiz itzuliko dizkieten jabeei".