Itxi

2015/06/09

12:33

Politika

Gasteizko Udala

Maroto alkatetzatik kentzeko eskatu diote EAJri gizarte taldeek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

SOS Racismo, Ongi Etorri  eta Atawasol elkarteek esan dutenez, 'Marotok ez du barkamenik eskatu, ez eta eskatuko ere'. Badalonan erdietsi duten akordioaren parekoa eskatu dute Gasteizerako.

  • SOS Racismok deituta, iazko uztailean, Gasteizko Udalaren atarian egin zen elkarretaratzea.

    SOS Racismok deituta, iazko uztailean, Gasteizko Udalaren atarian egin zen elkarretaratzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Javier Maroto Gasteizko jarduneko alkateak atzo arrazakeriaren aurkako ituna proposatu arren, magrebtarren inguruan esandakoengatik barkamenik ez duela eskatu salatu dute SOS Racismo, Ongi Etorri  eta Atawasol elkarteek. Hori dela eta, Gasteizko alkatetza berriro Alderdi Popularraren eskutan gera ez dagin, akordioa lortzeko eskatu diete gainerako alderdiei. Badalonan Xabier Garcia Albiol hautagai popularra alkatetzatik kentzeko gainerako alderdiek lortu duten ituna Gasteizera ekartzea proposatu dute elkarteok. Garcia Albiolek immigrazioaren inguruan duen diskurtso polemikoak hautsak harrotu ditu Badalonan, eta ondorioz, oposizioko alderdiek akordioa izenpetu dute, alkatetzatik kentzeko.

SOS Racismo, Ongi Etorri  eta Atawasolek elkarrekin kaleratu duten agirian, bereziki EAJri egin diote eskaria, hein handi batean, jeltzaleen esku baitago Maroto alkatetzatik kentzeko giltza. Gizarte taldeok EAJri esan diotenez, Marotok atzo egindako proposamenak ezin du aitzakia izan aldaketa ez bideratzeko. "Maroto alkate arrazista da eta hala izaten jarraituko du", esan dute.

EH Bilduri, EAJri, PSEri, Sumandori eta Irabaziri euren eserlekuak batzeko (18 guztira), eta PPko hautagaia agintetik bidaltzeko eskatu diete gizarte taldeek.

izarte taldeek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;