Politika -

EGUNEKO ALBISTEAK

Bake Konferentzia, alderdien arteko itunak eta eguraldia, titularretan

Hauek dira ostegun honetako albiste nagusiak, laburbilduta.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake konferentzia, Parisen

Bake Bidea elkarteak antolatuta, 'Euskal Herriaren bakearen aldeko konferentzia humanitarioa' izeneko jardunaldia egingo dute gaur Parisen. Frantziako Asanblea Nazionaleko Victor Hugo aretoan izango da ekimena, eta bertan izango dira Frantziako alderdi politiko nagusietako ordezkariak.

Ekitaldiak Aieteko Adierazpena bultzatu beharra dagoela nabarmendu du, Bake Bidea kolektiboak maiatzean iragarritakoaren arabera. Hain zuzen ere, Euskal Herrian izan diren aurrerapausoen berri ematea da jardunaldiaren helburua, eta ETArekin hitz egiteko eskatuko die bake konferentziak Espainiako eta Frantziako exekutiboei, Baionan egindako aurkezpenean jakitera eman zutenez. Horrez gain, aztergai izango dituzte adiskidetzea, biktimen papera eta presoen etorkizuna.

 

EAEn, 871 milioi euroko iruzurra

Zerga Iruzurraren kontra Borrokatzeko Batzordeak 20 bat enpresa ikuskatu ditu, eta horietako % 90ek, batez ere ostalaritzan eta merkatari txikizkarien sektorean, B kontabilitatea dutela atzeman du. Iruzurra sistema informatikoak aldatuz ezkutatzen saiatzen direla erantsi du Batzordeak.

ERRENTA AITORPENA EITB

ERRENTA AITORPENA EITB

Batzordea Eusko Jaurlaritzako eta hiru aldundietako ordezkariek osatzen dute. Batzordeko kideek agerraldia egin zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, zerga iruzurraren aurkako borrokaren 2015eko egitasmoaren helburuak eta irizpideak azaltzeko. Era berean, 2014an zehar egindako lanaren datu batzuk eskaini zituzten. 2014an egindako lanarekin, 871 milioi euroko iruzurra atzeman zutela azaldu zuen Antonio Perez Delgado Batzordeko presidenteak.

 

Hauteskunde ondorengo negoziazioak

Gasteizen "hiri eredu berri bat" lortzeko gainerako alderdiekin "akordioak" bilatzeko prest agertu da EAJ, baina trukean Arabako Aldundian Ramiro Gonzalez ahaldungai jeltzalearen egonkortasuna bermatzeko eskatu dio EAJk EH Bilduri. Horren harian, Javier Maroto (PP) jarduneko alkateak "azkenaldian egindako kaltea onartu" behar duela ohartarazi dute jeltzaleek.

EH Bildu Miren Larrion EAJko egoitzan efe

EH Bildu Miren Larrion EAJko egoitzan efe

Bizkaian, bestalde,  akordio batera heltzeko ildo nagusietan ados daudela egiaztatu zuten atzo EAJko eta PSE-EEko ordezkariek. Hala ere, "desadostasunak" dituztela onartu zuten, baina "ez oso garrantzitsuak". Bi ordezkaritzak Bilbon bildu ziren.

 

Eguraldi nahasia eta bustia

Euria izango da protagonista datozen orduotan. Zaparrada mardulak eta trumoitsuak botako ditu, batez ere, arratsaldean; txingorra ere egin dezake. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da goizean, eta, ondorioz, termometroak nabarmen igoko dira toki askotan.

Bizkaiko kostaldean, tenperatura ez da hainbeste igoko, bertan arratsalderako espero den ipar-mendebalderako haize aldaketa lehenago gertatuko baita.

Astebururako ere, giro nahasia eta bustia dago aurreikusita.

 

Loren, lanean jarraitzeko 'motibatuta'

Lorenzo Juarros "Loren" Realeko Kirol zuzendariak kontratua luzatu berri du klubarekin, eta 2017ko ekainaren 30era arte jarraituko du talde txuri-urdinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak