Politika -

Subiranotasun-poloa

EH Bildu 'hobetzeko' aldaketak proposatu ditu Urizarrek

Hala ere, EAko idazkari nagusiak esan duenez, EH Bilduk koalizioa izaten jarraituko du, eta aldaketek ez dute ekarriko koalizioa osatzen duten alderdien desagerpena.

Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Urizarrek argi utzi du EH Bilduk koalizioa izaten jarraituko duela

0:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak aitortu duenez, EH Bilduren "eraginkortasuna, gardentasuna eta parte-hartzea" hobetzeko aldaketak behar dira. Hala ere, Urizarrek azpimarratu duenez, EH Bilduk koalizioa izaten jarraituko du, eta aldaketek ez dute ekarriko koalizioa osatzen duten alderdien desagerpena, lau alderdi horiek euren azpiegitura propioei eutsiko dizkietelako.

Larunbat honetan Gasteizen izandako EAren batzarrean parte hartu du Urizarrek, autodeterminazioaren alde dauden euskal indar politikoen artean 2008an sortutako 'subiranotasun-poloa' deiturikoa sakonean aztertzeko asmoz.

EAko buruak gogora ekarri duenez, proposamena planteatu zen une horretan "Konstituzioaren aldeko alderdiak nahi bezala ibiltzen baitziren euskal instituzioetan". Horrela, Euskadin aurreko legegintzaldian izandako egoerari egin dio aipamena (Eusko Legebiltzarrean ezker abertzalearen ordezkaririk gabe, PSEk boterea lortu zuen PPren babesari esker).

Egun, "egoera aldatu egin da", eta alderdi konstituzionalisten ordezkaritza eta boterea "nabarmen" mugatu dira.

'Hausnarketa'

EAko buruak azpimarratu duenez, subiranotasun-poloak "abian jarritako erronka gainditzen lortu du". Hala ere, proiektu horren etorkizunaren gainean "hausnarketa" egiteko beharra azpimarratu du.

"Subiranotasunean sakontzeko eta eredu soziala lortzeko, Euskal Herriak behar duen tresna da EH Bildu", nabarmendu du Urizarrek. Hala ere, hainbat aldaketa egiteko beharra aitortu du, xede izanik koalizioaren "eraginkortasuna, parte-hartzea eta gardentasuna" hobetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Nafarroa EA Iparralde