Politika -
Grezia
Urkulluk 'laino beltzak' ikusten ditu proiektu europarraren gainean
Lehendakariak, Grezia EBtik ateratzeko aukeren aurrean: "Elkarrekin batu egiten dugu, eta banatuta, kendu".
agentziak | erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak Europar Batasunaren egoerari egin dio erreferentzia, Grezia kanporatzeko aukerak direla eta, eta "elkarrekin batu egiten dugu, eta banatuta, kendu", azpimarratu du.
"Proiektuaren batasunaren inguruan laino beltzak dauden une honetan, Europarekiko erabateko konpromisoa dugula agertu nahi dut zuen aurrean", adierazi du.
Lehendakariak nazioartekotzeak duen garrantzia azpimarratu du, EAEren "etorkizuna garatzeko eta hazteko oinarri" gisa, eta helburu hori betetzeko "elkarrekin" lan egiteak duen garrantzia helarazi die EAEn izena emanda dauden kontsulei.
Urkulluk Ajuria Enea Jauregian egindako harrera ekitaldian egin ditu adierazpenok, kontsulen aurrean.