Politika -

Gasteiz

Omenaldia Miguel Angel Blancori, hilketaren 18. urteurrenean

Alderdi politiko guztiek parte hartu dute ekitaldian, EH Bilduk barne, eta terrorismoaren biktimek herritar guztien "etengabeko omenaldia" jasotzea zen helburua, Udalaren arabera.

Miguel Angel Blancori omenaldia
Miguel Angel Blancori omenaldia
Miguel Angel Blanco oroitzeko omenaldia egin dute Gasteizen

1:09

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Udaleko alderdi guztietako ordezkariek eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak omenaldia egin diote gaur Miguel Angel Blanco ETAk duela 18 urte hil zuen zinegotziari, bere izeneko Fundazioak antolatutako lore-eskaintzan.

Udaletik jakitera eman dutenez, terrorismoaren biktimek herritar guztien "etengabeko omenaldia" jasotzea izan da Forondako Portala kaleko monumentuan egindako ekitaldi xumearen helburua.

Gorka Urtaran Gasteizko alkate jeltzaleak eta Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideek parte hartu du ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Politika Araba EAE albisteak ETA albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa