Politika -
EAE-ko Auzitegi Nagusia
Ibarra berriro izango da EAEko Auzitegi Nagusiko presidente
Horrenbestez, Juan Luis Ibarrak bigarren agintaldia egingo du EAEko Auzitegi Nagusiko presidente karguan.
Agentziak | Erredakzioa
Juan Luis Ibarra aukeratu dute berriro EAEko Auzitegi Nagusiko presidente. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bilkura egin du eta aho batez onartu dute Ibarraren hautagaitza.
Ibarrak 1987an hasi zuen bere ibilbide judiziala, hamar urte baino gehiagoz abokatu izan ostean, eta orain bigarren agintaldia izango du EAEko Auzitegi Nagusiko presidente karguan.
EAEko Auzitegi Nagusiko magistratu 1989ko maiatzean izendatu zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea