Itxi

Politika

Kataluniako hauteskundeak

Garcia Albiol Badalonako alkate ohia izango da PPCren hautagaia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

hautagai berria polemika ugariren protagonista izan da, kanpaina erradikalak egin baititu etorkinen aurka.

1:28

Xavier Garcia Albiol Badalonako alkate ohia izango da PPren hautagaia irailaren 27ko hauteskunde kataluniarretan, Alicia Sanchez-Camachoren ordez. Erabakia gaur eguerdian berretsi du PPCren zuzendaritzak.

Prentsaurrekoan, Sanchez-Camachok babestu egin du Albiolen izendapena, "gure mezua gizarte kataluniar osoan argi eta garbi hel dadin".

Albiolek berak eskertu egin du alderdiak agertutako konfiantza, eta Badalonako udal hauteskundeak beti irabazi dituela gogorarazi du.

PPCren hautagai berria polemika ugariren protagonista izan da, kanpaina erradikalak egin baititu etorkinen aurka. Behin, adibidez, zera esan zuen: "errumaniarrak izurritea eta gaitz bat dira Badalonarentzat".

Halaber, maiatzeko udal hauteskundeetan izan zuen leloa "Badalona garbitzen" izan zen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena