Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

PSErekin 'koalizio gobernua' osatu nahi duela adierazi du Urtaranek

EH Bildu, PSE, Sumando eta Irabazi alderdietan akordioak lortzeko "jarrera positiboa" sumatu duela esan du Gasteizko alkateak, baina ez, ordea, PPn.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Euskadi Irratian. EiTB
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Euskadi Irratian. EiTB
Urtaran: 'PSErekin koalizio-gobernua lortzea da nire asmoa'

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea PSE-EErekin "koalizio gobernua" osatzearen alde agertu da, eta alderdi sozialistarekin harremanak "oso onak" direla aitortu du.

"Gasteizko Udal taldearen [PSErena] esku egongo balitz, seguru sartuko zela Gobernuan", gaineratu du, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.

Nolanahi ere, beste alderdiekin ere "akordioak" lortu nahi dituela adierazi du.

Horren ildotik, EH Bildu, PSE, Sumando eta Irabazi alderdietan "jarrera positiboa" sumatu duela esan du, baina ez, ordea, PPn. "Eurek jakingo duten", deitoratu du.

"Akordioak lortu daitezke alderdi askorekin, eta PP ez da beharrezkoa gehiengoa izateko”, ohartarazi du.

Urtaranen esanetan, "badakit nola iritsi garen [agintera] eta esku zabal izan behar dugula eta akordioak behar ditudala". Horregatik, "akordioaren alkate" izan nahi duela aldarrikatu du.

Bestalde, Gasteizko alkateak deia egin du Andre Maria Zuriaren jaietan "gozatzeko", baina hori "errespetuz" egitea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Araba Gorka Urtaran albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak PSE-EE albisteak Gasteiz albisteak