Politika -
Mario Icetari elkarrizketa
Euskal Eliza, ETAren behin betiko desagertzean laguntzeko prest
Mario Iceta Bilboko gotzaina presoen birgizarteratzearen alde agertu da, eta gaixotasun larriak dituzten presoak gizatasunez tratatzea eskatu du.
Agentziak | Erredakzioa
Mario Iceta Bilboko gotzainak esan duenez, Euskal Eliza ETAren behin betiko desagertzean laguntzeko prest dago. "Gai hauekin lan egiten duten, eta esperientzia handia duten instituzioak daude", adierazi du Icetak. Gainera, presoen birgizarteratzearen alde agertu da, eta gaixotasun larriak dituzten presoak gizatasunez tratatzea eskatu du.
"Ez dut ETAren desagertzeko prozesuan laguntzeko proposamenik jaso, baina behin baino gehiagotan argi utzi dut elizbarrutiak laguntzeko duen borondatea. Ahal dugun neurrian laguntzeko prest gaude, beti ere, oinarrizko exijentzia etikoen barruan", aitortu du Bilboko gotzainak Europa Press agentziari eman dion elkarrizketan.
Icetaren ustez, "artzainarentzat barkamena da bakeak egiteko edo adiskidetzeko bidea".
Biktimak
"ETAk biktimak aitortzea bezalako gai konplexu, mingarri eta hain zabal batean, beti dago barkamena eskatzeko aukera, inoiz ez da berandu", aipatu du Icetak. "Beti gehiago, hobeto eta lehenago egin ahal da", gaineratu du.
Presoak
Bilboko gotzainak presoez ere hitz egin du Europa Pressi emandako elkarrizketan presoen inguruan ere hitz egin du. "Gaixotasun larriekin dauden presoak gizatasunez tratau behar dira, eta kartzeletan gaixotasun horiek tratatzeko baliabideak egon behar lirateke", esan du Mario Iceta Bilboko gotzainak.