Itxi

Politika

Heriotza

Azken agurra Txiki Benegasi, Polloeko hilerrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ekitaldia familiartean egin dute, eta PSOEtik hainbat ordezkari joan dira, tartean Pedro Sanchez idazkari nagusia, Patxi Lopez lehendakari ohia edota Idoia Mendia PSE-EEko buruzagia.

02:59

Txiki Benegas buruzagi sozialistari azken agurra eman diote gaur goizean Donostian, Polloeko hilerrian.

Ekitaldia familiartean egin dute, eta PSOEtik hainbat ordezkari joan dira, tartean Pedro Sanchez idazkari nagusia, Patxi Lopez lehendakari ohia edota Idoia Mendia PSE-EEko buruzagia.

Sanchezekin batera, Alfonso Guerra, Alfredo Perez Rubalcaba, Jesus Egiguren eta Jose Ramon Rekalde Hezkuntza sailburu ohia ere Polloen izan dira.

EAJtik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea, Iñaki Anasagasti senadora eta Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia joan dira hilerrira.

Maite Urabayen alargunarekin eta Teresa eta Pablo, Benegasen seme-alabekin izan dira PSOE eta PSE-EEko buruzagiak.

Familiak eskatuta, ez da hil-kaperarik izan, eta ez da hileta egingo.

Horrez gain, sozialistek omenaldia egingo diote Txiki Benegasi urriaren hasieran. Omenaldia EAEn egitea aztertzen ari dira, eta baliteke ekitaldia publikoa izatea. Hala ere, familiarekin adostu eta zehaztuko dituzte omenaldi horren nondik norakoak.

Amaia Montero Oreja de Van Gogh Txiki Benegas hileta. EFE

Aurretik, datorren irailaren 4ean , PSOEren Madrilgo  egoitza  nagusian,  omenaldi txikia egingo diote  bertako  langile eta  alderdikideek, eta Txiki Benegasen izena jarriko diote egoitza horretako areto bati.

ako areto bati.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena