Itxi

2015/08/28

12:57

Politika

Komunikazioa

Nafarroako Gobernuak lizentzia eman dio Euskalerria Irratiari

EITB.EUS

Katea 1987ko azaroaren 7an hasi zen emititzen, eta orain erdietsi du 1997ko lehiaketatik eman gabe zeuden FMko bi lizentzietako bat.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, Euskalerria Irratiak jasoko du 1997an lehiaketa egin zenetik eman gabe zeuden FMko bi lizentzietako bat. Iruñeko kate hau 1987ko azaroaren 7an hasi zen emititzen, euskaraz, eta hamabost egun ditu hemendik aurrera beharrezko dokumentazioa aurkezteko, lizentzia hori behin betiko lortzeko.

Kateak berak esan duenez, lizentzia emateko erabakia ez du Geroa Baiko Uxue Barkosek zuzentzen duen Nafarroako Gobernu berriak hartu. Auzitegi Gorenak 1998ko lizentzia banatzeko prozesuaren azken fasea errepikatzeko eskatu zion Yolanda Barcinaren Gobernuari (UPN), eta, hain zuzen, gobernu horrek berak osatu zuen kontratazio mahai berria. Emateke zeuden lizentziak Euskalerria Irratiari eta NET21 irratiari ematea erabaki du orain mahai horrek.

Mikel Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendaria: "Eskerrak emateko eguna"

Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria pozik azaldu da ostiral honetan jasotako albisteagatik, eta gaurkoa "katean parte hartu dutenei eta euren babesa eman digutenei eskerrak emateko eguna" dela nabarmendu du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, erabakia "nahitaez heldu behar zen", esan du Bujandak, baina lizentzia lortzeko prozesua "luzea" izan dela nabarmendu du. Horren hitzetan, gaurkoa lortutakoa "ospatu eta eskertzeko" eguna da.

"Ez da erabaki politikoa"

Nafarroako Gobernuak prentsaurrekoen hitz egin du. "Ez da erabaki politikoa, epai-instantziek agindutakoa baizik", esan du Ana Ollo bozeramaileak. Ollok gogorarazi du Auzitegi Gorenaren epaia dagoela, Nafarroako Goi-auzitegiaren beste bi epairi arrazoia eman ziona, eta kontzesioen esleipen-prozedura 2005eko egoerara bueltatzeko agintzen duena.

Ollok eta Pello Pellejero Foru Gobernuko Komunikazio zuzendari orokorrak aurreratu dute Euskalerria Irratiak ez duela izango, seguraski, inolako arazorik dokumentazioa bildu eta aurkezteko; izan ere, gaur egun emititzen ari da. Net21, aldiz, ez, eta horrek aukerak zabaltzen ditu (bigarren lizentzia ez ematea, edo lehiaketako hirugarren sailkatuari ematea), baina ez dute hipotesien gainean hitz egin nahi izan.

Ollo kontseilariaren arabera, "bide luzea izan da, korapilatsua", orain dela 18 urte abiatu zutena. Gobernuak, hortaz, epaia bete du, hori besterik ez, haren esanetan.

Pello Pellejerok onartu du, horren harira, prozesua ez dela "batere normala" izan. "Uste dut egokiak ez diren jarduerak izan direla, eta horrek epaiek argi utzi izan dute", adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;