Politika -
Fronte Nazionaletik kaleratua
Jean-Marie Le Penek alderdi berria sortu du
Batasun Urdin, Zuri eta Gorria deituko da alderdi berria.
Agentziak | Erredakzioa
Jean-Marie Le Pen Frantziako Fronte Nazionaleko sortzaileak alderdi berria sortu du, bere alderditik kaleratua izan ostean. Batasun Urdin, Zuri eta Gorria deituko da alderdi berria.
" Batasun Urdin, Zuri eta Gorrian elkartzea proposatzen dut, umezurtz izan ez gaitezen'', esan du Le Penek Marsellan, 300 bat jarraitzaileren aurrean. Ekitaldi horretan, Marine Le Pen alabak bere kontra abiatutako ''demonizazio politika'' kritikatu du
Alderdi berriarekin, eskuin muturrekoak uztartu nahi ditu, bai Fronte Nazionalekoak eta baita alderdikoak ez direnak ere.
''Fronte Nazionalari eta Marine Le Peneni berari zaila izango zaie gure planteamenduei ezetz esatea'', gaineratu du.