Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Kataluniako Zerga Agentziaren legea bertan behera utzi du Justiziak
Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Gobernuaren helegitea, eta, ondorioz, legea bertan behera geratu da, behin-behinean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Gobernuak Kataluniako Zerga Agentzia sortzeko legearen artikulu baten aurka aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, araua bertan behera geratu da, behin-behinean.
Espainiako Gobernuaren ustez, legeak urratu egiten du Espainia osoko biztanleek kargu publikoa izateko berdintasun eskubidea, Kataluniako Gobernuaren legeak lehenetsi egiten baititu dagoeneko erkidego horretan bizi direnak.
Orain, Exekutibo zentralak eta Kataluniako Parlamentuak 15 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko.
Hain zuzen ere, Katalunian lanean ari diren Espainiako Zerga Agentziako langileak Generalitatearen esku uztea ezartzen zuen aipatutako artikuluak.
Testuinguru horretan, Neus Munte Generalitateko presidenteorde eta bozeramaileak salatu egin du Estatuak Katalunia “ito” nahi duela eta “birzentralizazio” prozesua abiatu duela.
Nolanahi ere, Kataluniako Ogasunak aurrera egingo duela ohartarazi du Muntek.