Politika -

PAueko auzitegia

Hilaren 29an aztertuko dute Alberto Plazaolaren aurkako euroagindua

Paueko Auzitegiak atzeratu egin du prozesua. Bien bitartean, ETAko preso ohiak aske jarraituko du.

Alberto Plazaola ETAko preso ohia. EFE
Alberto Plazaola ETAko preso ohia. EFE
Alberto Plazaola ETAko preso ohia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko (Frantziako hego-mendebaldea) Apelazio Auzitegiak irailaren 29ra atzeratu du Alberto Plazaola ETAko preso ohiaren aurkako euroaginduaren azterketa.

Espainiako Auzitegi Nazionalak publikatu zuen euroagindua, baina argudioak agiri batean itzulita igortzea eskatu dio orain Paueko Auzitegiak, besteak beste.

Bien bitartean, Plazaolak aske jarraituko du. Prozesuak hainbat aste edo hilabete iraun dezake, azkenean Auzitegi Gorenera heltzen bada.

Santi Arrospiderekin batera kaleratu zuten abenduaren 4an, 24 urte kartzelan egin ostean, baina martxoan Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen aske uzteko erabakia, eta biak espetxeratzeko agindu zuen, Frantzian preso egindako urteak ez zizkiotela kontuan hartuko argudiatuta.

Arrospide eta Plazaola ETAko presoak aske utzi izanaren aurkako helegitea jarri zuen fiskalak, eta helegite hori ontzat eman zuen Gorenak martxoan; beraz, baliogabe utzi zuen Auzitegi Nazionalak bi presoak kaleratzeko emandako agindua. Horrenbestez, Plazaola berriro espetxeratzeko agindua eman zuen. Arrospide kartzelan dago jada, beste bi delitu egotzi baitzizkioten Auzitegi Nazionalak aske utzi eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak bideoak Frantzia bideoak ETA Gaurko azken ordukoa