Politika -

Elkarrizketa

Sortuk dio biktimen mina ezker abertzalearen aurka erabiltzen dutela

Hasier Arraizek biktima "guztien" mina "politikoki erabiltzea" leporatu die EAJri eta "gainerako alderdiei".

Hasier Arraiz Sorturen presidentea. Argazkia: EiTB
Hasier Arraiz Sorturen presidentea.
'EAJ eta besteak biktimen samina politikoki erabiltzen ari dira'

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sorturen presidenteak biktima "guztien" mina "politikoki erabiltzea" egotzi die EAJri eta "gainerako alderdiei", eta batzuetan autodeterminazioaren inguruko eztabaidan ez sartzeko "aitzakia" gisa erabiltzea.

Arraizek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean ohartarazi duenez, biktimen mina "handiegia" da erabilia izateko, eta "arriskutsua" da "proiektu politiko jakin baten aurka" erabiltzea.

Buruzagi abertzalea indarkeriaren ondorioez hitz egiteko prest agertu da, eta hildako bakoitzarekin gertatu denak ez duela "pertsona edo gizartea" hobetzen azpimarratu du.

Hala eta guztiz ere, zehaztu du "gauza gehiago" gertatu direla, "existitu ez dela dirudien diktadura bat" tarteko, edo "gerra zibil bat, ondorioak gertatu ez direla badirudi ere".

Arraizen ustez, ezin da iragana "irabazleen eta galtzaileen arteko lubaki moduan erabili", eta bakea eraikitzeko prest agertu da, baina "horrek ez du esan nahi" ezker abertzaleak "gainerako alderdiek esaten dutena" egin behar duenik "nahi dutenean eta nahi duten bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken albisteak Sortu Hasier Arraiz Gaurko titularrak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur