Itxi

Politika

Ezkontza zibila

Maroto azken 19 urteetako mutil-lagunarekin ezkondu da Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko alkate ohia lagunarteko ekitaldi xume batean ezkondu da udaletxean. Bere ama eta Iñaki Oyarzabal lagun eta alderdikidea lekukoak izan dira.

  • Javier Maroto Gasteizko alkatea ohia eta senarra. EiTB

    Javier Maroto Gasteizko alkatea ohia eta senarra. EiTB

Javier Maroto PPren sektore idazkariordea eta Gasteizko alkate ohia azken 19 urteetako mutil-lagunarekin ezkondu da goizeko lehen orduan, lagunarteko ekitaldi batean, Gasteizko udaletxean. Bere ama eta Iñaki Oyarzabal lagun eta alderdikidea lekukoak izan dira.

Ezkontza zibilean lekukoek bakarrik parte hartu dute. 09:30ean egin dute Marotok Gasteizko udaletxean duen bulegoan. Miguel Garnica PPko zinegotziak ezkontza zuzendu du, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.

Zeremoniak minutu gutxiko iraupena izan du. Maroto eta Josema Rodriguez senar-senar direla egiaztatzeko agiriak soilik sinatu dituzte ekitaldian.

Zeremonia ez ofiziala jatetxe batean

Bikoteak zeremonia ez ofiziala Gasteizko jatetxe batean egin behar du arratsaldean. PPko buruzagiak bertan izango dira, baita Mariano Rajoy Gobernuko presidentea ere.

Era berean, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea, Carlos Floriano Presidentetza Kabineteko zuzendaria, Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia eta alderdiko lau idazkariordeak bertan izango dira.

Euskadiko PPren kargudun askok ere babesa emango diote Marotori, besteak beste, Arantza Quiroga presidenteak.

Hasiera batean, udaletxeko ezkontza aretoan ezkontzekoa zen, 20:00etan, baina lagunarteko ekitaldi bat goizean eta ezkontza ez ofizial bat arratsaldean egitea erabaki du.

Horrela, ?funtzionarioen lana oztopatzea? eta ?eragozpenak? saihestu nahi zituen alkate ohiak, ostegunean prentsaurrekoan azaldu zuenez.

?Pozik?

Ezkontzak ?etxeko eta lagun kuttunenekin egindako ekitaldia? izateari uztea deitoratu du alkate ohiak, baina Maroto ?lasai eta pozik? agertu zen, garrantzitsuena ezkontza udaletxe barruan egitea zelako.

Alderdiak babes ?argia? eman diola goraipatu zuen alkate ohiak. PPko buruzagiek egindako adierazpen guztiak ?babesa emateko? izan direla eskertu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena