Politika -

Auzitegiak

Laudioko alkateari zigorra, Espainiako bandera ez jartzearren

Bandera udaletxean ez ipintzeagatik zigortu duten lehen alkatea da Natxo Urkixo (EH Bildu). Legearen arabera, "Espainiako bandera begi-bistako eta ohorezko toki batean" egon behar da.

Udaletxearen aurrealdea, aurtengo txupinazoan. Irudia: Nerea Estefania Egiguren
Udaletxearen aurrealdea, aurtengo txupinazoan. Irudia: Nerea Estefania Egiguren
Udaletxearen aurrealdea, aurtengo txupinazoan. Irudia: Nerea Estefania Egiguren

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi batek Natxo Urkixo Laudioko alkatea (EH Bildu) zigortu du udaletxean Espainiako bandera ez jartzeagatik. Hala, bandera jarri arte hilero 1.500 euro ordaindu beharko ditu alkateak.

Espainiako bandera udaletxean "ikusgai" ez izateagatik zigortzen duten lehen alkatea da Urkixo. Afera 2008an abiatu zen, Estatuko Abokatutzak helegitea jarri ondoren. EAEko Auzitegi Nagusiak ontzat jo zuen hark emandako argudioa, eta bandera udaletxean zintzilikatzera behartu zuen Udala.

Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren arabera, alkatea da justiziak agindutakoa "behin eta berriz ez betetzearen erantzule zuzena". Hala, bandera zintzilikatu arte, hilero 1.500 euroko isuna ordaintzera zigortu du.

Urquijo: 'Auzibidea ez da inoiz alferrikakoa'

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak EFE albiste agentziari esan dionez, "epaiak argi erakutsi du Legea ez betetzea jada ez dela ohikoa".

"Askatasunean elkar bizitzeko, sinboloak errespetatu behar dira eta Legea bete. Auzibidea luzea eta aspergarria izan daiteke, baina ez alferrikakoa", azaldu du.

Urquijoren hitzetan, aurrerantzean ere "erne" ibiliko da, eta bandera jartzen ez badu, Urkixo inhabilitatzea eskatuko du, desobedientzia eta prebarikazioa egotzita. Espainiako Gobernuaren ordezkaria laudioarra da eta PPko zinegotzi ohia.

"Begi-bistako eta ohorezko toki batean"

Aurreko urtean, Laudioko Udala Epaitegiari zuzendu zitzaion eta esan zion legea bete egin zuela. Gainera, argazkiak bidali zizkion ikurrina balkoitik kendu eta teilatuan jarri zutela erakusteko, Espainiako banderaren alboan.

Alabaina, Estatuko Abokatuak helegitea jarri zuen, aldaketa horrekin legea betetzen ez zela esanez, ?Espainiako bandera begi-bistako eta ohorezko toki batean? egon behar delako.

Era berean, EAEANeren esanetan, "ohorezko lekua aurrealdean egon ohi den balkoia da" eta Laudion "ez da halakorik gertatu", "urruneko leku" (teilatuan) batean jarri baitzuten eta, bertatik, "oinezkoek ezingo lukete ikusi".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Laudioko bideoak EH Bildu Bizkaia