Politika -

Alderdi Eguna

Espainiar herritartasunarekin geratzeko eskatu dio Ortuzarrek Rajoyri

Euskadik "euskal bidearen, askatasunaren eta aurerrapenaren aldeko urrats berriak emateko" aukera izango duela azpimarratu du.

EAJk Alderdi Eguna ospatu du Kataluniari begira

1:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren EBBko buru Andoni Ortuzarrek igande honetan Mariano Rajoy Madrilgo Gobernuko presidenteari bere espainiar herritartasunarekin gera dadila eskatu dio, hitzokin: "gu euskal herritarrak garelako, eta euskal herritarrak bakarrik".

Alderdi Jeltzaleak igande honetan Forondan (Araba) ospatzen ari den Alderdi Egunean egin duen hitzaldian, jeltzaleen buruak nabarmendu du Euskadik "euskal bidearen, askatasunaren eta aurerrapenaren aldeko urrats berriak emateko" aukera izango duela. Alde horretatik, onartu du ez dela erraza izango Madrilgo politikatik ezer ateratzea, baina "saiatu egin behar" dela.

"Ez gaitzatela aulkitik jaikiarazi Euskadik merezi duena lortu arte: nazioaren aitorpena eta herri gisa ditugun eskubideak ematea, hala nola gure etorkizuna erabakitzeko aukera eta Estatuarekin aldebiko harremana", adierazi du.

Euskadirentzat "garai politiko garrantzitsua" datorrela ohartarazi ostean, kritikatu egin du PP alderdiak eurak "ehortzi" nahi izatea. "Gauza bera egin nahi izan zuen haien ahaide galiziarrak, 40 urtez herrialde hau zapalduta izan zuenak. Hura joan egin zen, eta guk hemen jarraitzen dugu", adierazi du Francori erreferentzia eginez.

Aldi berean, gaitzetsi egin du PSOEk Magna Cartaren erreformarekin "bueltaka ibiltzea" federalismo asimetrikoa ekartzeko, eta ohartarazi du Ezker Abertzaleak EAJ bere amaraunean harrapatu nahi duela, haiek egindako eskubide historikoetan oinarritutako kontsulta-legearen iragarpenaren bidez.

Urkullu: "Hitzartutako legezko galdeketa batean sinesten dut"

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du sinetsi egiten duela hitzartutako legezko galdeketa baten aukeran, baita elkarrekiko aintzaspenean oinarritutako batasunean ere. Horren adibidetzat Erresuma Batua jarri du.

"Euskadi Europan dagoen nazio bat da: bere historian eta aintzatespena duen autogobernuan oinarrituta dagoen Europako nazioa; berea duen berezko berezitasunetik bere burua elkarrekin eraikitzeko asmoan oinarrituta dagoena, hain zuzen ere", adierazi du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Azken albisteak Urkullu Andoni Ortuzar bideoak Eguneko albisteak